R&J Shakespeareren maitasun tragikoaren eta gaur egungo lotura anitzen arteko elkarrizketa da.

Gaur, Veronako balkoia telefonoaren pantaila bat da, eta maitasun erromantikoa jokabide-eredu hondatua.

Hau da abiapuntua: maitasunaz hitz egiteko garaiko emozioaren likidezian, sare sozialen aroan eta maitasunaren forma askotarikoetan. Maitasunaren historiarik ezagunena berrikusten dugu ikuspegi garaikide, libre, gaurkotu eta zirraragarri batetik. Maitasunaren paradigma berri baten bilaketa sutsua da.

Dossierra

ZUZENDARITZA ETA EGOKITZAPENA María Goiricelaya
ZUZENDARITZAKO LAGUNTZAILEA Eider Zaballa
EKOIZPEN EXEKUTIBOA Ane Pikaza, Xabino Alkorta
EUSKARAZKO BERTSIOA Kepa Errasti
ANTZEZLEAK Ane Pikaza, Aitor Borobia, Nagore Gonzalez, Eggoitz Sánchez, Luix Mitxelena.
JANTZIAK Azegiñe Urigoitia
ARGIZTAPENA David Alcorta
SOINUGINTZA Ibon Aguirre
MUSIKA Ibon Belandia
KOREOGRAFIAK Alberto Ferrero
BIRAKO TEKNIKA Alaine Arzoz, Endika Príncipe
KOMUNIKAZIOA NOIZ Lab
KARTELAREN ARGAZKIA Estudio Gheada
DISEINUA Hopper-Ink
EKOIZPENA La Dramática Errante
KOLABORAZIOA Getxo Kuktura – Muxikebarri
BANAKETA Portal 71

Estreinua / Iraila- Urria 2025

Irailak 26, 27 & 28 euskeraz

3, 4 & 5 Urria Gazteleraz

Sala BBK – BILBAO

APTENTen Teatro Accesible proiektuaren katalogoko obra

Eszena

Kreditua: Gheada & Hopper-Ink

Egilearen oharra

Aspalditik ari naiz galdetzen zer den gaur maitasuna; nola maite dugun, nola adierazten dugun, nola bizi dugun, nola hiltzen den... Zer geratzen da bertsoz saldu ziguten eta prosan dardarka utzi gintuen maitasun hartatik?Eta zergatik jarraitzen dugu maitasun-eredu murriztaile, esklusibo, bitar eta tragiko bati lotuta? Gaur, Veronako balkoia telefonoaren pantaila bat da, eta maitasun erromantikoa hondatutako jokabide-eredu bat. Agian horregatik da Romeo eta Julieta une honetan testu perfektua maitasunaren kontzeptuaz, harremanez eta arau hegemonikoaren aldaketaz hausnartzeko.Zer geratzen da “betiko maitasun” horretatik lotura likido eta harreman irekiak dituen garai batean? Nola definitzen dugu gaur maitasuna? Zer eragozten digu libreki maitatzea? Eta zer egiten dugu desioarekin, ukoarekin, mendekotasunarekin, sakrifizioarekin, zaintzarekin?

Maitasunaren trantsizio-garaian bizi gara; aspalditik dator inertzia hausteko garrasia, eta maitasunaren forma berriak eraikitzera gonbidatzen gaitu: desioa eta harreman afektiboak modu argiago eta helduago batean bizitzera, maitasuna oraineko hautu bihurtzera, iraultza intimo batera.Horrela, maitasuna hackeatzen duen pieza bat proposatzen dugu: zalantzan jartzen du, baina baita gaur den bezala besarkatzen ere — likidoa, anitza, antsietatea duen, kontzientea, kontraesankorra, gorputzezkoa, disidentea.Klasiko handi hau hartzen duen eszenatoki bat, aurreiritziak desmuntatzeko eta maitasunaren paradigma basati eta liluragarri berri hau ospatzeko.

R & J

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.

Analytics

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.


Warning: file_exists(): open_basedir restriction in effect. File(action-scheduler-eu_ES.mo) is not within the allowed path(s): (/usr/home/ladramaticaerrante:/home/ladramaticaerrante:/tmp) in /home/ladramaticaerrante/www/wp-content/plugins/wpml-string-translation/classes/MO/Hooks/LoadTranslationFile.php on line 82

Warning: file_exists(): open_basedir restriction in effect. File(action-scheduler-eu_ES.l10n.php) is not within the allowed path(s): (/usr/home/ladramaticaerrante:/home/ladramaticaerrante:/tmp) in /home/ladramaticaerrante/www/wp-content/plugins/wpml-string-translation/classes/MO/Hooks/LoadTranslationFile.php on line 85