“Altsasuko auzian oinarritutako antzezlana”
2016ko urriaren 15eko gauean istilu bat gertatu zen Altsasuko (Nafarroa) Koxka taberna parean, herriko hainbat bizilagun eta bi Guardia Zibil agente eta hauen bikotekideen artean. Emaitza, bi atxilotu eta hautsitako orkatila bat; tenientearena. Altsasu telebista plato bat bihurtu zen eta, kasua Estatu arazo bat. Aferak beste norabide bat hartu zuen Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak gertakariak Audientzia Nazionalaren aurrean salatu zituenean, nahiz eta ikerketak ordurako Nafarroako epaitegietan bere ibilbidea izan. Erakunde honek terrorismo salaketa egin zuen, eta azaroaren 14an polizia operazio bat jarri zuten martxan zortzi gazteren aurka. Ahozko bista 2018ko apirilaren 16an hasi zen eta fiskalak 62 eta 12 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu zituen. Epaiketak ikusmin handia piztu zuen askatasunen murrizketa, “terrorista” adieraren neurrigabekeria, eta epaiketa justu bat izateko eskubidearen urraketa mahai gainean jarri baitziren.
DRAMATURGIA ETA ZUZENDARITZA María Goiricelaya
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA Eider Zaballa
ANTEZALEAK Ane Pikaza, Egoitz Sánchez, Ane Pikaza, Nagore González, Aitor Borobia
ITZULPENA Kepa Errasti
MUSIKA Adrián García de los Ojos
SOINUGINTZA Ibon Aguirre
ARGIZTAPEN DISEINUA David Alkorta
ESZENOGRAFIA DISEINUA Eider Ibarrondo eta Isabel Acosta
JANTZIAK Betitxe Saitúa
ARGAZKIAK ETA TRAILERRA Hodei Torres
TEKNIKARIAK Alaine Arzoz, Xabino Alkorta eta Iker Nuño
EKOIZPENA La Dramática Errante
BANAKETA Portal 71
Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Nuevo Teatro Fronterizo, Otxoa Barandilla Fundazioa, Portal 71, Sopelako Udala, Arriola Antzokia
Estreinaldia// 2021eko urria
90 funtzio
NAZIOARTEKO BIRA: Bogota, Goi denboraldia Montevideo, Medellin
FERIAK ETA JAIALDIAK: DFeria, Autore Garaikideen Espainiako Antzerki Erakustaldia, Grec Jaialdia, Fira Tárrega, Denboraldia Abadia Antzokian
SARIAK ETA IZENDAPENAK:
Ikuskizun onenaren MAX SARIETARAKO finalista (2023)
Egile onenaren MAX SARIETARAKO finalista (2023)
Ikuskizun Onenaren URREGIN Saria, ALTSASU (2022) lanagatik
Euskal aktoreen sindikatuaren “Besarkada Sarietan” emakumezko aktore onenaren izendapena (2022)
Altsasu
No hay eventos próximos / Ez dago hurbileko ekitaldirik